![]() |
José Naranjo kazetaria, Hiru Mugak erakusketaren komisarioa, Afrikatik Europarako migrazioaren ibilbide nagusietako baten eragileez eta bilakaera historikoaz arituko da, Atlantikoko ibilbideaz, alegia.
Ibilbide hau munduko arriskutsuenetako bat bihurtu da, eta hainbat faktorek bat egiten dute: kolonia osteko mendekotasuna, nazioarteko sistema ekonomikoa, jatorrizko herrialdeen industrializaziorik eza, pobrezia, klima-aldaketa edo Europako politika murriztaileetan legez bidaiatzeko ezintasuna, hori guztia munduarekin gero eta lotura handiagoa duen gazteriaren itxaropenekin batera. José Naranjok Mauritania, Senegal, Gambia, Mali eta Gineako errealitateari erreparatuko dio bereziki, Marokorekin batera irteerako eta jatorriko herrialde nagusietako batzuk baitira.

