MUJERES PEDALEANDO POR LA CIUDAD
Mujeres pedaleando por la ciudad

Mahai-inguru honetan bizikletaren erabileraz arituko dira hiru erabiltzaile eta Emakundek gidatutako ikerketa baten txostena ere aurkeztuko da. Mahai-inguruaren izenburu osoa: Mujeres pedaleando por la ciudad: miradas desde la investigación y la acción colectiva. 

Gure hiriak erregai fosiletan eta lan produktiboan oinarrituta garatu dira, bizikleta bezalako garraiobide iraunkorrak baztertuz. Lanaren sexu-banaketarekin eta genero-sozializazio desberdinarekin batera, emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dute bizikleta. Genero-arrakala hori indartu egiten dute aurreiritzi eta estereotipo matxistek, bai eta emakumeek hiri-ingurunean bizi dituzten jazarpen- eta indarkeria-esperientziek ere. Baina gero eta emakume gehiago igotzen dira beren bizikletetara egunerokoan. Garraiobide horren bidez, emakumeek hiria eraldatzeko eta bizitzeko eta mugitzeko modu nagusiak zalantzan jartzeko duten eskubidea baliatzen dute.

Saio honetan, Emakumeak bizikletaz euskal hiriburuetako kaleetan. Diagnostiko parte-hartzailea ikuspegi feministarekin (Emakunde, 2025) txostena aurkeztuko da.

Parte hartuko dute: 

  • Laura Latorre Hernando: Ikerlaria, hezitzailea, narrazio-terapeuta eta hiriko txirrindularia. "Emakumeak bizikletaz euskal hiriburuetako kaleetan zehar. Diagnostiko parte-hartzailea ikuspegi feministarekin "(Emakunde, 2025) ikerketaren egileetako bat. 
  • Guillermo Vera Idoate: Antropologian, etika ekologikoan eta ingurumen-hezkuntzan espezializatutako soziologoa. Hiriko txirrindularia eta "Emakumeak bizikletaz euskal hiriburuetako kaleetan zehar. Diagnostiko parte-hartzailea ikuspegi feministarekin" (Emakunde, 2025) ikerketaren egileetako bat. 
  • Ana Almandoz Forcén: Arkitektua Juntura Kooperatiban, bizikleta erabiltzailea
  • Moderatzailea: Kalapie, Hiriko Txirrindularien Elkartea.
Ikuskizunaren datak
14
Apirila
Asteartea
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic