![]() |
Intxaurrondoko Emakumeen XXXVIII. Astearen barruan, Zenayda Serrano (El Salvador), Nur Alhaddad (Gaza-Palestina) eta Carol Peñuelak (Kolonbia) osatutako mahai-ingurua emakumea eta gerraren inguruan. Eva Monente kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.
Zenayda Serrano duela 25 urtez Pacific Rim eta OceanaGold meatze-enpresen aurka borrokatu duen erakunde komunitario bateko kide da. Enpresa horiei nazioarteko demanda bat irabazi zieten World Banken aurrean, eta horri esker metal-meatzaritza debekatzea lortu zen El Salvadoren. Gaur egun, erbestean bizi da, Euskal Herrian, herrialdean meatzaritza berraktibatu delako ?Nayib Bukelek eta bere erregimenak bultzatuta?, eta horren ondorioz ingurumen-aktibistek jasaten duten jazarpenagatik.
Nur Alhaddad irailean Euskal Herrira iritsi zen ingeniariak familia osoa Gazan dauka, eta urrutitik bizi du bere herriaren genozidioaren lekuko izatearen ezintasuna. Dagoen erbeste-egoeratik, orain gerrako errefuxiatu gisa egiaztatzen duen dokumentazioa lortzeko borrokan ari da. Bien bitartean, erbestean dagoenetik elkarte bat sortu du Gazako ingeniari eta informatikarien lan-aukerak sustatzeko.
Carol Peñuela Ajala La Necia Kolonbiako ekintzaile eta edu-komunikatzailea, genero eta ikasketa politikoetan espezializatua. Esperientzia profesional zabala du, bai militantzia politikoan, bai bakearen eraikuntzarako eta gatazken trataera ez-bortitzerako hezkuntza herrikoian, betiere genero-ikuspegitik eta jakintzen arteko elkarrizketatik abiatuta.

