Asesinato para dos suspense-film klasikoei egindako omenaldi burutsua da, barrez lehertzeko moduko musikala, bi antzezlek makina bat pertsonaia jokatzen dituztena istorioan zehar, pianoa jotzeaz gain.
Marcus Moscowitz ofizialak detektibe izatea du amets. Zorigaiztoko gau batez, Arthur Whitney eleberrigile ospetsua etxeko besaulkian erailko dute. Parada ezin hobea da hark sen hutsezina frogatu eta hiltzailea aurkitu dezan... Kontua da susmagarriak hamabi direla. Nor izan da krimenaren egilea? Haren alarguna, Dhalia? Haren psikologoa, Griff doktorea? Paulette Lewis dantzari ospetsua? Harry eta Anne bizilagun jasangaitzak? Marcus Moscowitzek (Mikel Herzog) ordubete eskas dauka hamabi susmagarriak (Didac Flores) galdekatu eta krimena argitzeko.
7 PREMIOFF sari irabazi zituen: Off musikalik onena, antzezle nabarmenik onena, zuzendaririk onena, musika-zuzendaririk onena, antzezle nagusirik onena, musikalik onena eta Broadway Off musikalik onena.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Zenón Recalde. Musika zuzendaritza: Gaby Goldman. Interpreteak: Didac Flores, Mikel Herzog Jr. Cover: Nicolás Sans. Eszenografiaren diseinua: Javier Alegría. Jantzien diseinua: Silvina Falcón. Argien diseinua, soinu-teknikaria, bideoa eta argiak: Alba Santiago. Prentsa eta komunikazioa: Carlos Rivera. Diseinu grafikoa: Maktub_Justdesign. Ekoizpena: El tío Caracoles Productions Company, Ana Belén Beas, Miguel Ángel Chulia.

