![]() |
Donostia Kulturako Teatro gestual bi ikastaroetako ikasleek Mafalda Saloioren gidaritzapean ikasitakoa erakutsiko dute El placer de jugar antzezlanaren bidez. Horrela azaldu du taldeak ikuskizuna: "Jolasak gure bizitzako une askotan lagutzen gaitu, aurkikuntzarako, sorkuntzarako eta beste pertsona batzuekin modu aske eta naturalean elkartzeko ate magikoa da. Nola jolastu? Entzutearen bidez, fokua ekintzan jarriz, ekintza/erreakzio ariketen bidez, gatazkaren eta kontrastearen bidez; konfiantza izanez eta ikaskideei lagunduz. Emozioen jolasa, jolas kolektiboa eta jolas irudimentsua egongo dira."

