Esbirroak taldearen Esbirros del no sé qué ikuskizuna XXXVII. Gazteen Antzerki Topaketaren barruan taularatuko da.
Denok ditugu espazio seguruak, eroso sentiarazten gaituen atmosfera bat, ongizatea bizitzen ahalbidetzen digun norbait? Baina zer gertatzen da espazio seguruak gure aurka jartzen badira? Hegoak mozten badizkigute hegan egiten utzi baino? Edo esklabo bilakatzen bagara? Ez dakigunaren esklabo.
Egilea: Nahia Lobo. Zuzendaria: Nerea Arriola. Antzezleak: Nahia Lobo, June Garbizu, Aimar Erostarbe, Giovanna Alvarez, Unax Uralde, June Segurola, Alex Agirrezabal, Leire Bermejo,Noa Vega, Unai Lizartza, Nora Orruño.

