Rafa Maza aktorearen Fabiolo Connection ikuskizuna Lugaritz Kultur Etxean.
Fabiolo, bost kontinenteetako pijorik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari teniseko eskolak emateko kontratatzen dute. Mila eta bat gaueko egurats batek azpiratuta, gure pijorik gogokoenak algoritmoen misterioa, xeke itxura hartzen duten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen dena aurkituko ditu.
Nazkatuta zaude looser bat izateaz? Ba al du zentzurik winner izan nahi izateak edo, gehienez ere, big data baten putzuan koloretako looser izatea baino ez zaigu geratzen?
Zeren zain zaude orduan basamortuan zehar zeure bidaia egiteko? Fabiolo zure zain dago bere erraketarekin, zure pilotak baino ez ditu behar (tenisekoak). Konekta zaitez eta utzi orientatzen etorkizun teknofashionerantz, etorkizuna eta ekialdea beti hurbil egon baitziren.

