Espaziora bidalitako lehen izaki bizia bihurtu zen ‘Laika’ txakurtxoari buruzko familia osoarentzako lan gozo honek txotxongiloak, bideosorkuntza eta aktore-lana ditu osagai. Oso modu bisualean, espazio-bidaien historiako funtsezko gertaera hura gogoratu eta abusu baten berri ematen du.