Taupadak Binahi Antzerki Taldearen Lapur-zuloa XXXVII. Gazteen Antzerki Topaketaren barruan taularatuko da.
Stephen Adly Guirgisek idatzitako komedia beltza da Lapur-zuloa eta modu penagarrian planteatutako lapurreta baten istorioa kontatzen du. Ekintza burutu nahi duen bandako kideek arazoz betetako pertsona talde bat dira, eta dirua nahi dutenez, indarrak batu dituzte lapurreta burutzeko. Baina hutsegite larria egin dute dirua mafiarena baita.
Egilea: Stephen Adly Guirgis. Zuzendaritza: Sara Cózar. Antzezleak: Udane Agirre Amorenea, Kaiet Albizu Aizpurua, Maddi Leibar Blasco, June Calvo Perez, Anne Lasa Oses, Garazi Balda Etxeberria, Ane Peña Garcia, Nora Susperregi Bernal.

