![]() |
Donostia Kulturako Teatro A ikastaroko ikasleek Aitor Nabarroren gidaritzapean ikasitakoa erakutsiko dute Los desertores lanaren bidez. Horrela azaltzen du taldeak ikuskizuna: "Espainiako Gerra Zibilean girotutako tragikomedia da, aurrez aurre dauden bi familiaren bizitza erakusten du: bata errepublikarra eta frankista bestea. Gerra eta gatazka ulertzeko bi modu kontrajarri, nahiz eta min, ziurgabetasun eta beldur berak izan. Betidanik elkar ezagutzen duten herri txiki batean gertatzen da istorioa. Aspaldiko lagunak etsai bihurtzen dira, nahiz eta ezkutuan iraganeko loturak eta afektuak gordetzen jarraitu. Shakespeareren oihartzunak ditu obrak, Romeo eta Julietaren kutsuekin, eta 'Los santos inocentes' eta 'Belle Époque' gogora ekartzen dituen atmosfera. Umorea eta emozioa uztartzen dituen tragikomedia, barrea eragiteko, hunkitzeko eta hausnartzeko"

