STAND IEUP KOMEDY
Stand ieup komedy

Jose Cruz Gurrutxaga eta María Cruickshank aktoreek Stand ieup komedy aurkeztuko dute.

Ezaguna da stand up comedy deritzona, baina ez horrela. Euskaraz, gertukoa, zuzena eta gaur egungo gizarteari begira. Stand ieup umorezko bakarrizketa ikuskizun bat da, non Jose Cruz Gurrutxaga eta María Cruickshank agertokira igotzen diren ikusleekin konplizitate zuzena sortzeko prest. Bi ahots, bi begirada, baina helburu bakarra: barre egitea? eta pentsaraztea.

Jose Cruzek bere izaera errebelde eta bihurriari eutsiz, egunerokoari buelta emango dio ironiaz eta probokazioz, sistemari keinuka eta publikoarekin jolasean.

Bestetik, Mariak umorea erabiliko du gaur egungo gizartea aztertzeko: berdintasuna, sare sozialak, identitatea edo emakumeek jasaten dituzten presioak mahai gainean jarriz, zintzotasunez eta gertutasunez. Ikuskizunak ikusle eta umoristaren arteko harremanean jartzen du fokua: ?hemen denok dugu paper bat. Haiek istorioak kontatzen dituzte; zuk barre egin? edo saiatu behintzat?.

Eguneroko egoerak, kontraesanak eta galderak umorearen bidez lantzen dira, egia eta fikzioaren arteko mugan. Azken finean, bizitza konplexua bada ere? Life is Simpol.

Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Antzoki Zaharra
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic