Naturari egindako kantu bat, Ama Lurrarekin dugun harreman ahaztuari eskainitako dantza bat, Bartzelonan bizi den Oskar Luko aktore durangarraren eskutik. Bakarkako dantza-antzerki saio bat: giza gorputza eta landare-burua. Gizon Berdea izaki legendarioa da, berpizkundearen ikur gisa irudikatzen dena batez ere.