Ana Ruiz eta Álex Gadea protagonista dituen Un viaje sin retorno Chelito eta Federicori buruzko istorioa da. Jende arrunta dira, baina, istripuz, ikuskizunaren mundu hauskorrean sartuko dira, eta ez dira kalterik gabe irtengo. 50etako Espainian kokatutako amodio eta biziraupen istorio honetan, galdutakoa, uko egindakoa eta amets zapuztuak ezkutatzen ditu arrakastak. Garai hartako musika berpizten da ikuskizunean, orduko Chelito Gallardo artistaren pertsonaiaren bidez.
Ernesto Caballerok zuzentzen duen komedia dramatikoa hau arrakastaren fantasiari eta horren ondorioei buruzko alegoria bat da. Eta premisa hau du oinarrian: arrakasta ez da bidelagun ona beti.
Egilea: Álex Gadea. Zuzendaritza: Ernesto Caballero. Interpreteak: Ana Ruiz, Alex Gadea. Soinu-gunea: Ignacio García. Argien diseinua: Carla Belvis. Jantzien diseinua: Daniel Torres Cano. Eszenografiaren diseinua: Ana Ruiz. Mugimendu aholkularitza: Marta Gómez. Zuzendari laguntzailea: Pablo Quijano. Eszenografiaren gauzatzea: Bernardo Gadea. Argazkiak: Moisés Fernández. Eszena argazkiak: Marcos Gpunto. Diseinu grafikoa: Manuel Vicente. Edizioa: Piedad Ruiz. Ekoizpen exekutiboa: Ana Ruiz, Álex Gadea (Rualanga Teatro). Ekoizpena: Rualanga Teatro, Fun Fun Comedy, Meditea Teatro, Gestión de Nuevos Proyectos Culturales, Tablas y Más Tablas, Bisílaba. Errejidorea eta makineria: José Ángel Navarro. Arduradun teknikoa: José Miguel Hueso. Prentsa burua: María Díaz. Banaketa: Ginés Sánchez (Meditea Teatro).

